Nola parte hartu dezaket??
Hegaztien bidean parte hartzea oso erraza da. Ibilbidean zeharreko edozein zentrotan zaudela, izena eman eta pasaportea jaso beharko duzu. Momentu horretatik aurrera abentura hasten da. Etapak planifikatu, bisitatuko dituzun hezeguneen informazioa jaso eta… hasi prestatzen motxila eta prismatikoak!
Hala eta guztiz ere, toki desberdinetako zigilatzea zuk zeuk irabazi beharko duzu erronka erraz batzuk betez.
Zeintzuk dira zigilua lortzeko egin behar ditudan erronkak?
Aukeratuak izan diren tokiak bisitatu eta argazkiak atera beharko dira. Toki horiek naturgunearen barruan zein inguruetan kokatuta egongo dira.
Behin argazkiak aterata, tokian-tokiko bisitarien zentrora joan eta egiaztatuak izan ondoren etapa burutu dela adierazteko zigilua ezarriko da pasaportean.
Etapa bakoitzeko erronken informazioa, inguru natural bakoitzaren deskribapena, proposatzen diren ibilbideak edo eta hegaztien zerrenda “Ibilbidea” atalean deskargatzeko aukera dago zentro bakoitzean klikatuz.