All for Joomla All for Webmasters

 

Zer da BirdFlyway?

Azkenengo ikerketen arabera bidaiatzea zorintasunerako oinarrietako bat da bertan bizitako esperientziak ahastezinak direlako.

Bird Flyway ibilbidea aurkezten dugu bidaiatzeko beste modu bat bezala, naturarekin zuzeneko harremanean eta Europan zeharreko hegaztien migrazioei jarraituz.


Zerk egiten du desberdin? Hegaztien ibilbidea edo BirdFlyway, naturaz gozatzeko beste aukera bat da. Europan zehar hedatzen diren hezeguneen amankomuneko bi elementu batzen ditu:

  • Bidaiatzen esperientzia handia daukaten bi espezien ibilbidea ezagutu: antzar arruntarena eta arrano arrantzalearena.
  • Espazio natural guztietan bisitarientzako zentro bat egongo da non eskualdea ezagutzeko erronka sinple batzuk bete ondoren zigilua jarriko den bidaiariaren pasaportean.

Bizitza osoan zehar egiteko bidaia bati buruz hitz egiten ari gara, naturarekiko zaletasun minimo bat duen persona orok burutu ahal duena. Bidaia horren funtsa etapak burutzen joatea da, ibilbidea osatzen duten toki bakoitzera iritsi eta pasaportean zigilua lortuz.
Hegaztiek gordeta duten sekretu handiena aurkituko duzu: Europan zeharreko naturgune liluragarrienak bisitatu eta 600 hegazti-espezie baino gehiagoz gozatu. Horrez gain, bidaia egiten ari diren gainontzeko partaideekin esperientziak elkartrukatu eta herrialde desberdinetako kultura, usadioak, ohiturak… ezagutzeko aukera emango dizu. Ahaztezina egingo zaizun esperientzia aparta izango da.

el viaje

Inprimatu

Utilizamos cookies para mejor tu experiencia al navegar por la web. Al seguir navegando por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies.